Italiarren diasporak italiarrak Italiatik alde egiteko egon diren eskala handiko migrazioak dira. Italiako historian bi diaspora handi izan dira. Lehena 1860ko hamarkadan hasi zen, Italiaren bateratzearekin batera, eta 1920koan amaitu zen, faxismoa gailentzean. Bigarrena Bigarren Mundu Gerra amaitzean hasi zen eta 1970eko hamarkadan bukatu zen.
Italiaren batasun prozesuarekin, XIX. mendearen bigarren erdialdean, nahiz eta independentzia eta batasun politikoa lortu, arlo ekonomikoan arazo larriak izan zituen Italiako estatu berriak. Batez ere hegoaldean garai horretako antzinako nekazaritza sistemaren ondorioz, nekazari asko oso egoera larrian geratu ziren. Behean, AEBtako ikerlari batek egina emigrazio honi buruzko gogoeta bat dago.
« | Estatu Batuetara emigratzen duten italiarren %85 Italiako hegoaldekoa da, Sizilia barne. Urtetik urtera, gero eta emakume eta haur gehiago iristen da, eta behin betiko gure herrialdean bizitzeko joera dute. (...)
Italiako emigranteen %80-90 nekazariak dira; gainerakoak, jostunak, zapatariak eta arotzak; baina oro har, ez dira izaten lehen mailako langileak. (...) Baina Italiako nekazaritzaren baldintza gogorrak ez dira emigratzeko arrazoi bakarra. Gainera, Italia gainjendeztatuta dago: Europako herrialderik populatuena da, eta Frantzia eta Austria baino %30 gehiago jendeztatuta dago. Italiak azken urteetan Estatu Batuetara bidalitako pertsonen ehunekoa Britania Handiak eta Irlandak bidalitakoaren ehunekoaren antzekoa da, baina hori Alemaniak bidalitakoarena baino hiru aldiz gehiago da.(...) |
» |
Frank L. Dingley, Europar emigrazioa, Europako kanporako emigrazioari buruzko azterlanak, 1890 |